Zarautz – Erlojuaren pisuak altxatzen

ZARAUTZ_erlojuari

Zarauzko Santa Maria La Real elizaren ondoan dagoen dorrean, gaur egun Arte eta Historia Museoa denean, hirugarren solairuan XX. mende hasierako erlojua dago. Mekanismo guztia agerian dago, bisitariek ikus dezaten. Makina honek ordularia zuzentzeaz gain, ezkilak ere sinkronizatzen ditu. Mekanika hain zaharra izanik, bizilagun talde bat arduratzen da 2-3 egunez museoan sartu eta pisuak altxatzera erlojua orduan mantendu dadin. Grabaketa honek halako pisu altxatze bat erakusten du.

Egilea: Xabier Erkizia
Data: 12/05/2015