Zarautz – Elizako erlojua

zarautz_erlojua

Zarauzko Santa Maria La Real elizaren ondoan dagoen dorrean, gaur egun Arte eta Historia Museoa denean, hirugarren solairuan, XX. mende hasierako erlojua dago. Mekanismo guztia agerian dago, bisitariek ikus dezaten. Makina honek ordularia zuzentzeaz gain, ezkilak ere sinkronizatzen ditu. Grabaketa honetan erlojuaren mekanismoak orduoro egiten dituen kargak entzun daitezke, baita haren ondorioz jotzen diren ezkilak ere.

Egilea: Xabier Erkizia
Data: 12/05/2015