Udaberriaren ahotsa (1884)

Iturria: Más impresiones: (notas de mi cartera) (Euskal-Erria : revista bascongada, 1884).
Alfredo Laffite (1854-1934)
Euskal-Erria : revista bascongada San Sebastián T. 10 (1o sem. 1884), 279. orr. LA VOZ DE LA PRIMAVERA. Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegiaren jatorrizkoa (Gipuzkoako Foru Aldundia)

Udaberriak basoak hostoz eta zelaiak lorez betetzen dituenean, neguko egun triste eta ilunetan hain isilik egon den naturak, bere baitan bizi diren izaki kontaezinen kantu zoragarriak entzuteko aukera ematen digu. Bere landak edertasun paregabez janzten ditu, atmosferaren goxotasunari esker.
Enara apirileko lehen brisekin iristen da eta bere kantuek ematen dute bere pozaren berri. Gure belarrietan burrunbaka ibiltzen den erlea, hobekien margoztatutako loreen korola frexkoetan sartzen da, gero ezti goxotan bihurtuko duen polena biltzeko. Ihes egiten du orein gazteak, hosto lehorrekin egindako ohean harrapatuzkero. Kilkerrak bere kirrinka zakarra moldatzen du, oilarrak gogoz egiten du kantu, eta ama naturaren izarapean bizi diren izaki guziak esnatzen dira preso eduki dituen neguaren lozorrotik.
Haize goxoak zuhaitzeko adarrak eta hazten ari den belar izpiak mugitzen ditu, leun. Ez da soil geratzen den tokirik, ez zarata ugaririk gabeko lekurik. Urjauziaren murmurioak, haizearen bufak edo txori ozenenaren kantuak udaberriaren haunditasunari ohore egiten dioten kontzertua osatzen dute.
(Irakurri osorik)

Deskargatu Faksimila PDF euskarrian

Egilea: Alfredo Laffite (1854-1934)
Data: 21/03/1884