Urepele – Artzaintza

Artzaintzaren munduko soinuak biltzeko helburuarekin, aldi honetan Urepelera joan gara, inguruko emakume artzain bakanetakoa ezagutzera. Bere ohiko lanegun bateko arratsalde batez, artaldea biltzen eta jeizten duen bitartean lagun egin diogu. Lehen grabaketa honetan, artzainak zakurrari aginduak ematen dizkio, artaldea baserrira ekarri dezan. Urrunean, abeltegiko jeizteko makinen konpresore eta motore hotsak entzun daitezke.

Egilea: Luca Rullo
Data: 17/06/2015