Bere lan eguna erakusten digun artzain emakume batekin egindako grabaketa. Artaldea bildu ondotik, ardiak hogeinaka banatu eta amaren laguntzarekin, jeizteko makinetan jartzen dituzte. Aire konprimituko pistoi batzuekin funtzionatzen duten zurgatzaile batzuk arduratzen dira esnea atera eta zisterna batera eramateaz. Ardiei eusteko erabiltzen diren estruktura metalikoen zaratak, zurgatzaileen erritmo mekanikoak eta konpresorearen ziztuak, ardien eta artzainen solasak isiltzen dituzte.
Egilea: Luca RulloData: 17/06/2015