Urepele – Mutildu guraizez

unnamed

Maiatza eta ekaina artean, eskualdeko artzainak beraien artaldeak elkarrekin mutiltzeko biltzen dira. 200 ardi mutiltzea ezinezko lana litzake artzain bakarrarentzako. Modu honetan, aste gutxitan, artaldeak txandakatzen dira, denen lanak amaitu arte.Mixel Menta artzainak bere artaldearen mutiltzea erakusten digu, Urepelen. Bertan, 40 bat artzainen laguntzarekin, lehenbizi makinaz eta gero guraizeekin egiten dute lan. Goizean goiz, artaldea bildu, ongi gosaldu eta eguerdirarte ariko dira mutiltze lanetan.
Grabaketa honetan, eskuz eta guraizez egindako mutiltzea entzun daiteke. Makina pasa ondotik, bigarren atal batean ardien ilea guraize bidez mozten da.

Egilea: Luca Rullo / Asier Gogortza
Data: 15/07/2015