Urepele inguruko mendigain batean egindako grabaketa. Jonek, artzaintza tradizionalaren teknikak erabiliz lan egiten duen artzain gazteak, bere lanegun baten amaiera berekin pasatzeko baimena eman digu. Kasu honetan, artzaina artaldearen bila joan da, lankide eta zakurraren laguntzarekin. Lankideak euskaraz ez dakien arren, Jonen aginduak errepikatzen ditu. Zintzarri soinuak, ardien marrakak, artzainaren aginduak bai lankideari bai zakurrari, eta euria.
Egilea: Luca RulloData: 19/05/2015