Urdiain – Momoxarroak II

Urdiango Ihoteetako astearte ilunabarrez egindako grabaketa. Ospakizun hauetako pertsonai nagusi diren Momoxarroak kalean gora eta behera dabiltza, beraien makilekin ezustean jende izutzen, eta batzuetan jotzen. Beldurra sortzearen ohitura hau, orain gutxi arte hagitz modu intentsoan bizi izan da herrian. Egun batez bazen ere, Momoxarroek edozein etxetan sartzeko baimena izaten zuten, nahieran ibiltzen ziren zarata eta izua sortzen. Bailara berean Unanu herriko momoxarroekin lotura haundia dute Urdiaingo ihoteek.

 

 

Egilea: Iñigo Telletxea
Data: 17/02/2015