Urdanibia – olaren burrunba (1623)

Iturria: Yolanda (Argiaren idaztiak, Donostia,1921)
Pierre Lhande (1877-1957)
17. orrialdea.

Izugarrizko burrunba aditu izan zan. Tximixta-argiaren antzerako sutargi bizi-bizi bat sortu ta jaso zan :
—¡Orra zilarra esan zuan Ixtebe’k.
Labearen atetik, galgaraka, zilardun erreka bat bezela, burni urtua zerion. Aren inguruan ola-gizonak , arpegi ta bular ta besoak ikatz ta kedarrez zikinduak, an zeuden, begira, ixilikan, arrituak nola berok, gizon beltz ta loitsu oriek, ain argi garbia ilunpetatik atera zuten. Pixkaka-pixkaka , zilar txirripa agortzen zalarik, turmoi ots samingarria bigundu zan. Bakarrik txinparten irrintzia aditzen zala, ilunabarrak berriz gela guzia suntsitzen zuan. Gero, labearen barrenean burni zamak erortzearekin egiten zuan burrunba entzun zuten.

Irakurri liburu osoa

Egilea: Pierre Lhande (1877-1957)
Data: 24/12/1623