Tutera – Zipoteroen pregoia

zipoteros01

2015eko Zipoteroen Inauteriei hasiera ematen zaien plazan, Tuteran, egindako grabaketa.
Zipoteroa Tuterako Inauterietako pertsonai historikoa da, 1989an berreskuratua. Zipoteroak (gizonezkoa edo emakumezkoa izan daiteke), mozorro zuriz, koloretako alkandoraz (ohiturak urdina eta txuria baino ez baditu aipatzen ere) eta aurpegi tapatuz,goxokiz betetako boltsa batetik banatzen ditu gozoak haurren artean. Zipotero askok, koloredun zintadun eta kaskabeldun makil luzeak eramaten ditu.
Honezkero ilunduta dagoen hiriko kalejira, pregoiarekin eta “txupin”-arekin hasten da. Plazan zipotero guztiak, bizilagunak, mozorroak eta musikariak biltzen dira.

https://www.youtube.com/watch?v=BrRT_6LWo4M

Egilea: Luca Rullo
Data: 13/03/2015