Iturria: Ekaitza (Euskal-Erria : revista bascongada, San Sebastián, 1900)
Emeterio Arrese (1869-1954)
Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegiaren jatorrizkoa (Gipuzkoako Foru Aldundia).
(..) Estaltzen dute zerua odoi
izugarriak
dena dardaraz ipintzen turmoi
dunbalariak;
ikaratzen du gau illunean
chimist argiak
desalaitzen bat ondorenean
jazar aundiak.
Zatitzen ditu aizeak gogor
mendi buruak
urratzen beian ujolak alor
oparotsuak;
jasa biziya dakar ondoren
ekaitz oyuak
pozoi garratza nola dakarren
sube chistuak.
Su tu tzen di ra chimistarekin
arbol igarrak
gorritzeraño be re suakin
odoi nabarrak;
ichasaldera sendo dijuaz.
ibai azkarrak
gero ta geigo purrukatuaz
mendi baztarrak.
(..)
Gañezka datoz ichasoko ur
amilkariak,
orroaz lengo zarata kiskur
jostalariak;
eta nekeaz ancheta motel
kemen gabiak
bezin larriro portura batel
urildariak.
(..)
Ontan mesedez ezkill-dorretik
ots bat eztia
banatutzen da menderaturik
ekaitz guzia;
goyak artzen du bere urdiñtasun
alaigarria
ta gure animak sendogarri dun
poz uztargia.
(Irakurri testu osoa)
Deskargatu Faksimila PDF euskarrian
Egilea: Emeterio Arrese (1869-1954)Data: 15/03/1900