Iturria: The Basques and their country (Simpkin Marshall Hamilton Kent & co, London, 1926)
P.S. Ormond
Chapter II. I. Character and dress. 2. Pastimes. 49. orr.
Itzulpena (jatorrizkoa ingelesez):
Erretzeko ohitura sendoa izan dute beti (euskaldunek), Pierre De Lancre bera eskandalizatzeraino. Hark dio (1612an): “Tabakoa eta nikotina erabiltzen dute, eta landarearen kea erabiltzen dute burua lasaitzeko eta goseari aurre egiteko. Ke honen ondorioz beraien hatsari eta gorputzari kirats jasanezina dario. Egunean bi edo hiru aldiz erabiltzen dute, baita emakumeek ere, beraz basapiztiek bezala usaitzen dute.
1750ean tabakoari ezarritako zerga berriek kostaldeko herrietan matxinada larriak eragin zituzten, bereziki emakumeen artean. Rabelaisek aipatzen duenez, Erdi aroan altxamenduak baretzeko erabiltzen zen ohiko metodoetako bat ezkilak, biltzeko deiak, kentzea izan ohi zen. Horren testigu izan zen Ghent-eko Roland izeneko kanpaia. Hura kentzeak jendetza asaldatua zeharo nahasi zuen. Gailu hau maiz erabili izan zen euskaldunen aurka.
Deskargatu Faksimila PDF euskarrian
Egilea: P.S. OrmondData: 04/01/1926