Sunbilla – Inauterietako karrozak

sunbila

Sunbillako Inauteri goiztiarren egun haundia da igandea. Herriko elkarte eta koadrilek mozorro karrozak egiten dituzte eta herrian zehar erakutsi. Bisitari aunitz joaten da Sunbillara egun honekin. Grabaketa honek desfile horren momentu bat erakusten du. Karrozetako altabozak gailentzen dira nabarmen, inguruko jendeen ahotsak ia ezabatu arte.

Egilea: Xabier Erkizia
Data: 26/01/2014