Segura – Txanguena

SOINEKO PAISAIA egitasmoko grabaketa.
Artzaina / Artaldea: Txangonea

Aizkorriko tontorrera bidea hartu dugu. Arbelarretik pasatzen ari garela, bertako artzainak ikusi ditugu ardiak batzen. Gizonezkoa txistuka, zakurraren laguntzarik gabe eta andrazkoa behetik, atzetik geratzen diren ardi-hondarrak jasoz. Plazerez eraman dituzte guretzako, zertan gabiltzan azaldu eta, ardiak txabola inguruko gerizpetara.
Etxoletarako bidea hartu duten azken ardiek zintzarri fina zuten. Kasualitatea edo zentzuzko gauza ote den ez dakit… Kamamila bildu dute gero.

Egilea: Nader Koochaki
Data: 16/08/2013