Goierriko Segura herrian Aste Santuan egindako grabaketa. Ostegun santuan, arratsaldez, ehundaka herritarrek hartzen dute parte Azken Afariko elizkizunean eta Gipuzkoan aski ezaguna den ondoko Prozesioan. Grabaketa honek prozesioaren hasiera erakusten du, txistularien bandarekin, lehenbiziko pausuekin eta haiek pasa ahala aipamenak egiten dituzten bizilagunekin.
Egilea: Xabier ErkiziaData: 17/04/2014