Sartaguda – Meneses

Paolo Albanese

1936ko irailaren 21an, goizeko 10,30etan erregadioko pieza batean akatu zuten Teodoro Meneses, Sartagudara abuztuko kanpainan lan egitera etorritako Miranda de Ebroko segalaria.
Horrela kontatu zuen Andres Morenok bere egunerokoan:
“1936ko irailaren 14a astelehena. Gaur arratsaldez Junto Martínez, Eustaquio Mangado, Epifanía Sesma eta Andrés Sáenz hartu dituzte preso. Gauean Menesesen bila joan ziren, baina ihes egin zuen nonbait.
1936ko irailaren 21a astelehena. Gaur goizean, ibaia garbitzen ari zen Inocenteren seme batek ikusi du Meneses. Parte eman du eta madrazetan harrapatu dute. Zuloetaraino jautsi dute gero, eta bere lagunen gordelekurik salatu ez duenez, Veguillako zuloetan akatu dute, goizeko 10,30etan. Gainerakoen bilaketa indartu dute.”

Horrela egiten du soinu hilketa hura gertatuako lekuak, 82 urte beranduago. Leku berean, egun berean, ordu berean.

Egilea: Paolo Albanese
Data: 21/09/2018