Pobes – Arabako babarrun azoka

Pobes herrian (Araba) egindako grabaketa, Arabako Baba Pikartaren Azokako salmenta postu batean. Baba hau, Phaseolus vulgaris espeziekoa eta Laura barietatekoa, Arabako Mendialdean eta Haranetan landatzen da, Pobes, Ormijana, Antezana de la Ribera, Lasierra eta inguruko herrietan, besteak beste. Urtero urriko bigarren igandean Pobesen azoka bat dago lekale hau sustatzeko.

Egilea: Aintzane Erkizia
Data: 14/10/2012