Plentzia – Zorion etxe hontako denoi

plentzia_arkupe2

Agate deunaren egunean Plentziako kaleetan egindako grabaketa. Urtero bezala, Plentziako txikiteroak izeneko koadrila kalez kale irten da egun seinalatu honetako koplak eta kantuak abestera. Kalez kale bildutako dirua Barrikako Erresidentziari ematen diote. Hain zuzen, laguntza hori horixe izan zen 70. hamarkadan herriko zenbait gazte ohitura hau berreskuratzera bultzatu zutenak. Deigarria da kantu ezagunaren lau ahotsetarako harmonizazioa. Grabaketa honetan gaueko azken emanaldia ageri da, Agate deunaren kopletan ezagunena den kantuarekin.

Zorion etxe hontako denoi
oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz
Zeru goi goian eder izarra
errekaldean lizarra
etxe honetako nagusi jaunak
urre gorrizko bizarra
Etxeko andrea zabala
toki honeko alaba
bidean nator ondo jakinik
esku zabala zerala

Egilea: Xabier Erkizia
Data: 05/02/2015