Plentzia – Agate deuna

plentzia_kalea0

Agate deunaren egunean Plentziako kaleetan egindako grabaketa. Urtero bezala, Plentziako txikiteroak izeneko koadrila kalez kale irten da egun seinalatu honetako koplak eta kantuak abestera. Kalez kale bildutako dirua Barrikako Erresidentziari ematen diote. Hain zuzen, laguntza hori horixe izan zen 70. hamarkadan herriko zenbait gazte ohitura hau berreskuratzera bultzatu zutenak. Deigarria da kantu ezagunaren lau ahotsetarako harmonizazioa.

Aintzaldu daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate,
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe.
Zeru goi goian eder izarra
errekaldean lizarra
etxe honetako nagusi jaunak
urre gorrizko bizarra
Orain bagoaz alde egitera
agur dautsugu gogotik
Agate Deuna bitarte dala
ez eizue izan dongerik.

Egilea: Xabier Erkizia
Data: 05/02/2015