Plaiaundi – Ur bonba

Irun eta Hondarribi artean, Txingudiko badian, Bidasoa ibaiaren bokalean dagoen Plaiaundiko Parke Ekologikoan egindako grabaketa. Ur gainetik antzeko ezer entzuten ez bada ere, urazpian ondoko fabrikaren baten ur bonba ozen entzun daiteke, bertzelako soinuak mozorrotuz eta tapatuz. Grabaketan 2 toma ezberdin daude, lehena tuberia baten irteeratik hurbil eta bertzea urrunago. Grabaketa “Entzute animalia” tailerraren barne egin zen.

Egilea: Xabier Erkizia
Data: 11/08/2010