Pasai Antxo – Herriko jaietako zarata (1950)

Iturria: A ti, pasaitarra. La alegría popular del ambiente de fiestas (Los Tres Pasajes, 1950)
Antxotarrok Historia Mintegiaren antxo.com webgunetik jasoa.

Itxura batean, Espainiako herri guztietan, eta herri hauetako festa egun seinalatu eta zaratatsuenetan, erlijiotsuak eta paganoak eskutik helduta agertzeak ez dirudi logikoa, esku bat Jainkoari eta bestea deabruari ematea bezala litzake. Baina gure gizatasun ekidinezinean pentsatzen badugu, ez da hain arraroa ere. Hala izan behar du nahitaez, irribarre egitetik negar egitera, edo plazeretik oinazera pasatzeko dugun erraztasun harrigarriarekin gertatzen zaigun bezala. Naturak berak, ama adituak, da horren adibide negua dakarkigun bezala udaberria dakarrenean…
Horrela ospatzen ditu bere Fermin deunaren festak marinel heroiko eta gizon haundien aberri, bere tradizioetara lotua eta barrura begira, baztertuta bizi den Pasaiak. Ezkil erlijiotsuen aztoramenduarekin eta ahalik eta zarata profano haundienarekin.

Idatzi osoa irakurri

Egilea: J.L. Martinez
Data: 06/07/1950