Páganos – Ogien bedeinkapena

Páganosen, eztarriaren eta ahotsaren babesle den San Blas egunean, ogiak, opilak eta gozokiak bedeinkatzen dituzte prozesioaren ostean. Gero, santuaren erlikiari musu eman eta bere irudia ukitzen dute, bere omenezko ereserkia abesten dutela. Bukaeran, opilak eta gozokiak jaten dituzte denek elkarrekin.

Egilea: Aintzane Erkizia
Data: 02/02/2013