Paganos – Kalbarioaren musika

paganos_erretaula_kalbariorakobidea_caminocalvario

Iturria: Páganoseko erretaula
Arabako Páganos herriko erretaula nagusian eszena zaratatsu bat aurkitzen da. Erliebe honetan Kristoren pasioaren pasarte bat dago errepresentatua: Jesusek gurutzea gainean duela Kalbario mendira igotzen da gurutziltzatu dezaten. Zireneko Simonek gurutzea eramaten laguntzen dio, Ama Birjina eta beste bi emakume samindurik bere atzetik doaz, soldadu erromatar batek segizioa irekitzen du eta beste soldadu batek erromatar korneta jotzen du. Edo badirudi, kornetak jotzen dituela denak, ia pertsonai guztiak baitaude hari adi. Erretaula hau Diego Jiménez I eta bere seme Andrés Jiménezek egindakoa da 1606 eta 1611 bitartean.

Egilea: Aintzane Erkizia
Data: 18/03/2012