Artzabal – Otsoak eta musika (1908)

txistu

Iturria: Txistu (Imp. y Enc. Bilbao Maritimo y comercial, Bilbao, 1908)
J. de Arkotxa (???-????)
TXISTU (Enkartaziño’ko ipuña) . 6-7 orr.

Larri-larri, jaurti neutsezan ba jatekuaren azken-ondarak, jan ebezan eta bizkor neugana bariro. Iñoz baño geyago ordubantxe sinistu neban iltia, asi nintzan al neban ariñen egiten artega lari ta arduri, erijotzia gañian neukola ta, nire jaraitzaliak be geruago ariñago etozan.
Ureratu yatazan baten, uste nebala ija aginka asiko yatazala, estutu nintzan, dapart edo salto andi bat egin neban, eta neuk zelan eztakidala tanboliñak ots-egin eban. Ots au entzunda zabaldu ziran otzuak igesi ariñeketan aide guztijetara, ta neuk orduban esan neoan:
—¡Ni nok kirtena! ¡Onetaikuakaz aiko-maikuetan ibili!
Artu nebazan txistuba ta tanboliña, jari nintzan biar dan lez, ta.
— Pan paran pan pan paran pan pan.
Eldu nintzan Arzabal’era otzorik geyago agertu etxatala iñundik.

Deskargatu Faksimila PDF euskarrian

Egilea: J. de Arkotxa
Data: 12/02/1908