Otsagabia – Berrus

otsagi_berrus

Otsagabiako etxe-atari batean egindako grabaketa. Dantzari taldeko gaztetxoek Berrusa kantatu dute guretzat, duela zenbait urte galdu ondoren berreskuratu duten bertako gabon kanta bat. Olentzero egunean grabatu dugu arren, kantu hau, eguberri egunean kantatu ohi da, etxez-etxe eskean ari diren bitartean. Berrusaren ezaugarri azpimarragarriena Zaraitzu ibarreko euskara eta latina nahasten dituela da. Hona hemen kantuaren hitzak:

Kristo sortzen duzu gaur, alegra giten guziok gaur.
Kristo sortzen duzu gaur, dantza giten guziok gaur.
Natibatate gabean, oilarrak kantatu zuenean
Amak semea maiterik zaukan bi beso sanduen artean.
(Berrus) Verbum caro factum est, Maria Beti birgine
(Berrus) Verbum caro factum est, Maria birjinangandik.
Joxe txatarrak berotzen, Maria tximak hedatzen
orduko kartan ari omen ziren seme on baten troxatzen
seme on baten troxatzen eta Jesukristoren beztitzen.
(berrus)
Kontsideratu behar dugu bihotz guziareki
ze hotza pasatu zien Jesusek bere amareki.
(berrus)
Beleneko portalea, portale famatua,
zeren kristo baitago sorturik gure salbatzailea
gure salbatzailea eta munduko erredentorea.
(berrus)
Orienteko erregeak, izarrak giaturik
Adoratu zute jesus jaungoikoa eta gizon ginik
(berrus)
Etxe kontan bai ardo, nik ez xakin zomana
Dugun dugun txorta bat xakiteko zomona
(berrus)
Etxe kontan laur ardi, laurek zortzi belarri
ez nin izan egundaino orain bezain egarri.
(berrus)
Natibitate gabean zerua idiki zien
etxe kontako etxe andrea kar sar baldei amen, amen.

argazkia: Asier Gogortza

Egilea: Iñigo Telletxea
Data: 27/12/2014