Otsagabia – Fanfarrea

Orain urte batzuk berreskuratutako ohiturari jarraituz, egun honetan herriaren gainkaldetik Olentzeroren jaitsierarekin ospakizun berezia antolatzen da Otsagabian. Goizean, haraneko musika eskolako hamar bat ikaslerekin osatutako musika bandak edo fanfarreak kalejira egiten du herrian zehar, ostatuetan barne.
Grabaketa hau ostatu baten barrenean egina dago. Bizilagunak bermutean ari dira, bazkalaurretik. Tronboi, tronpeta, saxofoi, eskusoinu eta bestelako perkusio tresnek ozen egiten dute soinu ostatuan.

Egilea: Luca Rullo
Data: 27/12/2014