San Sebastián – ruido de la guerra (1913)

Fuente original: Nere bidean (Ed. E.Lopez, Tolosa, 1913)
Emeterio Arrese (1869-1954)
¡Gora biotzak! Donostiya erre zanetik eun urte buru. Página 167.

Oldartze bidez, jo ta burruka,
erdu zanetik etsai-jazarra
¡anai gureak zer doakabe!
ichumusturik an il bearra,
¡Ojuka lertzen alkarren billa;
aztar onik ez; gud’otsabarra
belarrondoan, t’inoiz antsizko
erantzun eri bakar-bakarra!
Ama gaxoak umeai delka
beren karrasi ta deadarra
egin aldiro…, bertan gaubaren
errai beltzetik lezaundi-tarra
sortu liteken eraz irtenda
an zetorkien gudari-tzarra. (…)
Goibel alderontz ikaragarri
gallendurikan sua ta garra
zati gorien labe zan laister
Gaztelupe-ko Donosti zarra,
t’irakiñezko zurrunbilloaz
gainka zebillen itsas-aparra.
Gogamendurik arratz artako
sutori bizi t’illundenarra,
eriotz-ardall, istillu gorri,
ango zorigaitz t’ango negarra…
¡ez dakit, ez, nik zenbateraño
madarikatu guda-zakarra!

Descarga facsímil en PDF

Autor: Emeterio Arrese (1869-1954)
Fecha: 17/07/1913