
Osintxuko herrigunean dagoen errota zaharraren urjauzian egindako grabaketa. Badago errota honi buruzko XIX. mendearen bukaerako daturik. Herriaren hornidurarako hartu ziren bere urak 1927an. 1974ra arte ehotzen zuen alea, eta bere makinak gordeta daude oraindik ere. Azkeneko urtetan alternadorea ere ezarri zitzaion, argindarra lortu nahian.
Grabaketan, errotaz gain ondoko eskolatik irtetzen diren zenbait haur eta gurasoren ahotsak entzun daitezke.
Egilea: xabier erkiziaData: 20/11/2015