Orozko – Agate deuna bezpera

Agate deunaren bezperak Euskal herri osoan ospatzen dira, baina bereziki Bizkaia aldean dira nabariak. Orozkon, izen bereko abesbatzak deiturik kantari talde eder bat biltzen da herriko kaleetan zehar egun hontako kopla zaharrak abestera. Grabaketa honetan, arratsalde osoa kantari pasa ondotik, taldeak azken emanaldia egiten du herriko plazan. Hasi aurretik, aita gurea errezatzen dute, urtean zehar hildako bizilagunen alde, eta ondotik egun hontako 13 koplak abesten dituzte, ohiturak agintzen duen bezala makilen erritmoaren laguntzarekin.

hementxe gatoz, hementxe gatoz
ondo lotsaz eta bildurrez
etxeko jaunak esango deusku
kantaingo badu edo ez
….

Egilea: Xabier Erkizia
Data: 04/02/2013