Oiartzundun arri gogor (1934)

Iturria: Barne muinetan (Itxaropena, Zarautz, 1934)
Nikolas Ormaetxea “Orixe” (1888-1961)
50 orr.

Itzai bat bidez doa, gurdia
idiei lotuz. Aurretik
itzulinguruz, iges, baztarka
txakurra isatsa iasorik.
Itzala ere iosta-lagun du,
— oroi ta irudi ala nik—
Auek adin bat okertu bage
itzai, adimena atzetik.

Baino onek ere atzera, aurrera,
biz, geigoz, dabil bidea,
eztena «aida»ka erakutsiaz.
Onetan, geldigunea.
Ezin goituzko aldapa dauka, .
itzaiak ein du beurea.
Bide ezin-eldu oiek artzeko
Iaunak sortuko bestea.

Gurdiak negar besterik ez du.
Ontan… sinestargi dator.
Goi-bide oien beri duenik
ez bila au besterik inor.
Iainkoagana zuzen garamaz,
itsu da, bainan entzukor;
bidea bat da, ez loi, ez zulo,
oiartzundun arri gogor..

Idatzi osoa irakurri

Egilea: Nikolas Ormaetxea (1888-1961)
Data: 16/03/1934