Oñati – juuuim jim jim… juuim jim jim… (1912)

Source: GAROA (Euskaltzaleak-Beñat idaztiak, Donostia, 1935)
Txomin Agirre (1864-1920)
Page 36

Jorrail ederreko asteazken baten, goizeko amaikak aldean, Zabaleta’tik Azkarraga’ra dagoan gurdibidetik bera zijoazen, baso-tuntuna aurretik zutela, neskamútil-pila batzuek, oso apain, txit alai, guziz urduri, egundokorik txoroen, deadar lekaio parregarriak egiñaz ta dantzan ezin asperturik. Apur bat atzerago zeramazkiten gizon-soñekoz, oe-jantziz ta Ianerako tresnaz ongi zamatutako gurditxo bi, irrintzi bezelako, negar itxurako edo kurixkaren antzeko soñu luze, ezti edo latz, atsegin edo mingarrían, beti ere juuuim jim jim… juuim jim jim… grrast grrast ardatzari eragiñaz. Soñu ori, baserritarrentzat ezti leun ta atsegingarria izan oi-da, ta erritarrentzat, asunaz lepoan ikutzea bezela.

Full text online

Author: Txomin Agirre (1864-1920)
Date: 16/01/1912