Okariz – Inauteri isilak

okariz

Okariz Arabako lautadako herri ttiki bat da, 44 biztanlekoa. Inauterietako igandean 20 bat laguneko mozorro taldea elkartu da etxez-etxe eskean ibiltzeko. Biltzen duten dirua herriko elkartean merendu bat egiteko erabiltzen dute.
Okarizko inauterien berezko ezaugarria da ixiltasunean ibiltzen direla mozorroak. Ez musikarik, ez kanturik eta ez inauterietako ohiko zalapartarik ere. Mozorroak edo porreroak hitzik egin gabe ibiltzen dira etxez-etxe, keinuekin bakarrik komunikatzen dira, horrek sortzen duen ezinegonarekin. Grabaketan entzuten diren ahotsak etxeko nagusienak dira, eta mozorroen etorrerak asaldatutako zakurren batenak. Bukatu dutenean galdetu diegu ixiltasun honen arrazoiagatik eta zera erantzun digute: “Inork ez ezagutzeko. Herri ttikia da hau eta hitz egiten baduzu segituan ezagutzen zaituzte”.

Egilea: Asier Gogortza
Data: 15/02/2015