Bilbo – Musika zatarra (1830)

000688

Iturria: SPAIN IN 1830 (Whittaker, treacher, and Co., Ave-Maria Lane, London 1831)
Henry David Inglis (1795-1835)
37. orrialdea
Irudia: Baztango idi-gurdia (1878). Pannemaker.

Badu Bizkaiak beste berezko musika berezia, aski desatsegina, eta gogoratze hutsarekin gogaitzeko gai dena. Musika hau idi gurdien gurpilek eragindakoa da: gurpilak zurrunak dira, erradiorik gabekoak, eta ardatzaren kontra presioa egiten duen egurrezko pieza batekin. Ondorioz, hain da izugarria sortzen den soinua, ez dagoela hura behar bezala azalduko duen hitzik. Baserritarrek uste dute, zaratarik gabe idiek ez dutela bide zuzenik egingo, eta hortarako ohituko balira, beharbada egia litzake. Bilboko kaleetan gurdiak ibiltzea debekatuta dagoenez, bilbotarrek ez dute halako zarata jasan beharrik; Orduñan ere debekatuta daude. Baina euskal probintzietako bideetan, eta bereziki Gasteizko kaleetan, zaratak ez du etenik. Ezerengatik ere ez nuke bertan bizitzen geratzeko tentaldirik izango.

Irakurri sarean

Egilea: Henry David Inglis (1795-1835)
Data: 09/02/1830