Mundaka – Atorrak: Mari Manu

Mundakako Inauteri edo Aratusteetan, Atorrak eta Lamiak dira protagonista nagusiak. Grabaketa hau igande eguerdian egin zen, ohiturak agintzen duen jantzi zuriarekin 100 bat gizonek osatutako Atorren taldea herriko kaleetan zehar kantari irteterakoan. Grabaketan Mari Manu (1959) kantua abesten dute, euskara eta gaztelera nahasiz.

Deskargatu kantuaren hitzak eta partitura PDF euskarrian

Egilea: Xabier Erkizia
Data: 10/02/2013