Mundakako Inauteri edo Aratusteetan, Atorrak eta Lamiak dira protagonista nagusiak. Grabaketa hau igande eguerdian egin zen, ohiturak agintzen duen jantzi zuriarekin 100 bat gizonek osatutako Atorren taldea herriko kaleetan zehar kantari irteterakoan. Grabaketak ekitaldiaren amaiera erakusten du. Partaide guztiak kaian dagoen petrilan zutitu eta zuzendariak txalupa batetik zuzentzen dituela, kantari bukatzen dute eguerdia.
Egilea: Xabier ErkiziaData: 10/02/2013