
Mundakako Inauteri edo Aratusteetan, Atorrak eta Lamiak dira protagonista nagusiak. Grabaketa hau igande eguerdian egin zen, 100 bat gizonek osatutako Atorren taldea, gitarra, arrabit, bandurria eta eskusoinuaren laguntzarekin, herriko plazan bildu eta bere kantuekin herriko kaleetan zehar irteterakoan. Lehen saio honetan Atorrek bi kantu abesten dituzte: Aratuste (1960) eta aurtengo aratusteetako konposatutako Aztuizu!! (2013).
Egilea: Xabier ErkiziaData: 10/02/2013