Donostia – mucho tamborra (1892)

toribioalzaga

Iturria: Burruntziya (Auspoa, Tolosa, 1963)
Toribio Alzaga (1861-1941)
TXIBIRIBIRI (1892). San Tomas’eko feriya. Lenbiziko irudia: Txintxarri eta Batixta. 112. orr.

(Burtiña altxatzeakuan pasatzen da eskuinetik ezkerrera jende pilla bat, arrabots aundia egiten dubela, txistu, tronpeta, atabal eta ojuakiñ. Jendia ibilliko da feriya erosten. Txintxarri egongo da ganaru gauza saltzen eta Batixta burni txurizkuak.)

Txintxarri.- Au al da Donostiko feri sonatoa? Baletorke bat onera zerbait egiteko asmoan… Emen ez da saltzen txistu, tronpeta, atabal, eta orlako jostalluak baizik. Ondo esana da bai:

San Sebastian tarrapatapan, mucho tamborra y poco pan.
Batixta.-Kaxkariñak, beti kaskariñ.
Txintxarri.-Jende txoro aben buruan zer ote dago? Ez dakit nik illia ere nola egoten dan. Bañan zeiñen ederki egongo liraken zintzarri abetakoak… ogeina pezta pagatuko balizkirate.
(Ojuak soñu aundia)

Deskargatu Faksimila PDF euskarrian

Egilea: Toribio Alzaga (1861-1941)
Data: 30/12/1892