Mendibe – Zerrategi ohia

mendibe

Toki honetan – gaur egun behi batzuk jaten ari diren belarsoro bat gehiago, inon erdian iduritzen duen frontoi baten ondoan – egon zen garai batean Mendibeko zerrategi ohia. Munduko bigarren gerla denboran, Charles Schepens belgikar nagusiak  zaintzen zuen zerrategi hori gune garrantzitsua izan zen erresistenziarentzat Euskal herrian. Espainiarako bidean, Luzaidetik barna, pasagune nagusia izan zen.
Argazkia: Julia Gallego Ronda

Egilea: Stéphane Garin
Data: 27/07/2010