Iturria: Zarata Itxelak! (1930). Ebaristo Bustintza “Kirikiño” (1886-1929)
“Berak kontetan dau etxe-ostera zetan-edo-atan urtenda atzera etxera sartzen juan danian, zarata itxelak sumau dituala barruan eta bildurtuta datorrela, jazoten dana esaten. Laiarijok jagiten dira bat-baten eta euren arteko mutil da gizonen batzuk diñoe arro-arro: Lapurroi, lapurrik badao, agudo ataraku ba. (…) Danak egozan subetian, jezarrita geienak, eta usterik gitxien ebenian… «dra-dra-dra», entzun zan zarata bakan bat etxe barruan eta euren ur-urrian irudijana, te iñok ezin ebana igarri zeren zaratia ixan eitekian. Gelditu ziran danak arnasa barik. (…) Eta… ene Jaungoikua!… barriro be «dra-dra-dra-draa» lengo zaratia. Orduban arrije lez geratu ziran danak. Iñok ezeukan adoreik zirkin bat egiteko be. A zan larrija!
Baten bati otu yakon «alde txarreko»ren bat ixan eikiala, ta errosariyua errezau biar ebela, bertatik alde eraiteko berari, eta, baita, danak ontzat artu eben asmo au eta asi ziran ba. Eta errosariyua errezetan ebiltzan artian zaratak garratzaguak eta ugarijauak egin ziran.”
Irakurri osorik
Egilea: Ebaristo Bustintza Data: 17/06/1930