Lizarra – Tu! tu! tu! (1873)

Iturria: Spain and Spaniards (Hurst and Blackett publishers, London, 1874)
N.L. Thieblin “Azamat-Batuk” / Itzulpena: Xabier Erkizia
Chapter XII. The Army and Staff of Don Carlos. 282. orr.

Oraindik gogoan dut herri hartako jendearen poza, tronpetak, zortzigarren batailoiko gizonei armak jasotzeko dei egin zienean. Martxarako ohiko zeinuaren ondotik, tronpetajole Karlistak beti egiten ditu halako bapateko soinu batzuk, tu! tu! tu! modukoak, tu bakoitza batailoiari dagokion zenbakiaren arabera joz. Halako batean, zortzigarren tu!-a entzun zenean, herriko plazan bildutako bolondres eta herritarrak etengabe hasi ziren txaloka, soldaduak goratuz.

Deskargatu Faksimila PDF euskarrian

Egilea: N.L. Thieblin
Data: 30/09/1873