Lesakako herriak gordetzen dituen ohitura zaharretan, pertsonai ezagun eta maitatuenetakoa da Zaku-zaharra. Inauterietako igandean, herriko gazteak belar lehorrez betetako zakuekin eta aurpegia tapatzen dien zapiekin janzten dira, eta lehortutako zerri pizontziekin gainerako herritarrak, bisitariak, eta mairuak izutzen dituzte, kolpeka. Herriko Musika bandak Plus Ultra (Lesakako Inauteriak bezala ere ezaguna, egile ezezagunekoa eta Santiago Irigoienek moldatu eta osatutakoa) musika konposizio ezaguna jotzen du herriko karriketan barna. Grabaketa honek ospakizun honen azken minutuak erakusten ditu, bandak herriko plazaren erdian jotzen duen bitartean zaku-zaharrak belar-hustutzen hasten dira, belarra plazaren ingurua osoan banatuz.
Egilea: Xabier ErkiziaData: 06/03/2011