Lesaka – Olentzero lehiaketa

Urtero abenduaren 24ean ospatzen den Olentzero eta jaiotzen lehiaketa da Lesakako kultur bizitzaren urteko ekitaldi garrantzitsuenetako bat. Herriko haur eta gazteek beraiek egindako jaiotzak eta olentzeroak erakusten dituzte, eguberrietako kantuak jendaurrean abestuz. Grabaketa honetan Olentzero lehiaketako irabazleen kantua entzun daiteke, baita lehiaketaren antolatzaileen azken ohar batzuk ere.

Egilea: Xabier Erkizia
Data: 24/12/2010