Lesaka – Jota eta fandangoa

Lesakako herriak gordetzen dituen ohitura zaharretan, pertsonai ezagun eta maitatuenetakoa da Zaku-zaharra. Inauterietako igandean, herriko gazteak belar lehorrez betetako zakuekin eta aurpegia tapatzen dien zapiekin janzten dira, eta lehortutako zerri pizontziekin gainerako herritarrak, bisitariak, eta mairuak izutzen dituzte, kolpeka. Grabaketa honetan zaku-zahar taldeak jota eta fandango bana dantzatzen eta kantatzen dute, Lesakako musika bandak jarritako erritmora, Zialdo karrikan.

Egilea: Xabier Erkizia
Data: 06/03/2011