Lekeitio – Kirrin-karranka burdia (1931)

Iturria: Kresalaren goramina (Euskara, Bilbo, 2012)
Eusebio Erkiaga (1912-1993), Miren Agur Meabek bildua.

Aititaren basetxea (1931)
Bideak zehar basorantz doa kirrin-kirrinka burdia,
hegan ez dabil, kikilik dago udazkeneko eulia.
Gabonileko aldian gagoz: gabonileko eguna
argidiria izan daneko datorkigu gau iluna.
Aita-semeak basorantz doaz behi-buztarridun burdiaz
basetxe ondora ekarteko beterik azpigarriaz.
Seme-alaba txiki sendoak joan zirean eskolara,
aitita zaharra ohetik jagi ta berehala sutondora.
Ezkaratzean sehaskatxuan datza negarrez umea,
bere zaintzaile arduratsua amatxu bizkor ernea.
Basetxea sendo ta zaharra da, harrokeririk bakoa,
gure ibar eta mendietan direanen antzekoa.

Idatzi osoa PDF euskarrian

Egilea: Eusebio Erkiaga (1912-1993)
Data: 15/12/1931