Leintz Gatzaga – Toka

Leintz-Gatzagako Santa Maria de Dorleta santutegian egindako grabaketa.
Dorleta egunean Otxandio herriko bizilagunek santutegira egiten dute erromeria. Gero Gatzagako eta Otxandioko biztanleek herri bazkaria egiten dute frontoian. Bazkalondoan lehia egiten dute zenbait jokotan, pilota partida, toka, sokatira…
Grabaketa honetan tokan nola jokatzen duten entzuten dugu. Kasu honetan, kajoirik ez dagoenez, partehartzaileek lurrean sartutako laban baten kontra bota behar dituzte fitxak.

Egilea: Iñigo Telletxea
Data: 08/09/2015