Leintz Gatzaga – Sokatira

Leintz-Gatzagako Santa Maria de Dorleta santutegian egindako grabaketa.
Dorleta egunean Otxandio herriko bizilagunek santutegira egiten dute erromeria. Gero Gatzagako eta Otxandioko biztanleek herri bazkaria egiten dute frontoian. Bazkalondoan lehia egiten dute zenbait jokotan, pilota partida, toka, sokatira…
Grabaketa honetan sokatirako azken tiraldia entzun daiteke.

Egilea: Iñigo Telletxea
Data: 08/09/2015