Leintz Gatzaga – Esku Pilotan

2015-09-08 π

Leintz-Gatzagako Dorletako Amaren Santutegian egindako grabaketa.
Dorletaren egunean Otxandioko bizilagunek santutegira joaten dira erromerian. Ondoren, Gatzagako eta Otxandioko biztanleek herri bazkaria egiten dute frontoian. Bazkalondoan lehia egiten dute zenbait jokotan: pilota partida, toka, sokatira… Grabaketa honetan pilota partida entzuten da.

Egilea: Iñigo Telletxea
Data: 08/09/2015