Lantz – Inauterietako karrikabuelta

Inauterietako asteartean Lantzeko inauterietako mozorro guziek herriari itzulia ematen diote txistularien laguntzarekin: Miel Otxin, Ziripot, Zaldiko, Arotzak eta Txatxoak kanpotik etorritako bisitariekin batera kalejiran doaz. Mozorroen oihuak, erratz kolpeak eta bisitarien solasak aditzen dira grabaketa honetan, baita txistularien doinuak ere.

Egilea: Asier Gogortza
Data: 07/03/2011