La Habana – urrundeak (1911)

Iturria: Urrundeak. Ameriketan idatziak (1911). Emeterio Arrese. Euskal-Erria : revista bascongada San Sebastián T. 65 (2o sem. 1911), 110-111 orld. (KM)178876. Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegiaren jatorrizkoa (Gipuzkoako Foru Aldundia).

Gaberdiya da; ots arin leun bat
darabil ichas ertzian,
lurra lo dago gau ametsgarri
onen isiltasunian
¡Amets, amets!; ez derizkiyot
orain esnai nagonian
bezin eztiro alnezakenik
egin begiyak istian.
Izar, illargi, likurt-aize ta
beste gai denak batian
urbildu zaizkit ordigarrigo
ezin liteken zorian.
Chori gaso bat orla paketsu
arki naizen bitartian
bere negarrak arindu nayaz
nere kupitasunian
amoriyozko penak kantatzen
ari zait aldamenian.
¡Gau isil maite zoragarriya:
ain girotsu zaudenian
zer misteriyo gordetzen dira
zure kolko illunian

(Irakurri testu osoa)

Deskargatu Faksimila PDF euskarrian

Egilea: Emeterio Arrese (1869-1954)
Data: 16/05/1911