Jaizkibel – Kilkerrak

Guadalupeko ermitaren ondoan egindako grabaketa, Jaizkibelen, Hondarribiatik hurbil. Grabatzailearen inuxentziak ahantzi du bere presentzia ere grabatzen dela, eta rec botoia sakatu bezala isilduko direla kilkerrak.Grabaketa honetan, hurbil dagoen itsasoaren orro apala eta haizearen laguntzarekin, kilkerren fade-in-a, urruneko zakur baten zaunka, hontz bat, eta bidean geratutako autoren baten ate hotsa entzun daitezke.

Egilea: Luca Rullo
Data: 29/07/2015